Hezkuntza eta teknologia berriak, ezinbestean gogoetarako bidea eskaintzen duen gaia da. Horrela, Alejandro Martinez Gonzalez-ek idatzitako artikulu baten harira, gizarte hezitzaile ikuspegi batetik izan behar dudan kritikotasunarekin, hausnarketarako bidea eman dit niri ere.
Teknologia berriak, ezagutza eremu saihestezina.
Oso testu interesgarria iruditzen zait, non egileak berak gogoeta bat egiten duen, eta ni guztiz ados nago berarekin. Komunikazio eta informazioaren teknologien eremu hau, lan egiteko eremu egokia eta ezinbestekoa dugu, eta horren kontzientzia lehenbailehen hartu behar dugu, lanean ere lehenbailehen hasteko; areagotu daitezkeen ezberdintasunak ekidituz.
Egun, gizartearen sektore batek eta munduko parte txiki batek erabiltzen eta disfrutatzen dituen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), ekonomia merkatuan oinarritutako modelo eta testuinguruaren emaitza dira, etekin handiena lortzera bideratuta.
Praktikan, beren erabilera eta ezagutza jadanik ezinbestekoak dira gizarte bazterketa ekidin bidean, eta horrela, eskolak erronka berriak hartu behar ditu, ikus-entzunezko lengoaia eta informatikaren alfabetizazioa eta horiekiko gaitasun kritikoa garantizatuko dituztenak.
Erronka berri hauek, baina, ez ditu eskolak bakarrik hartu behar, hezkuntza esku-hartze ez-formalaren eremuak hartu beharrekoak ere badira, eta hor kokatu behar dugu, hain zuzen ere, gure lana, gizarte hezitzaileon lana. Izan ere, lan mundura sartzeko formakuntza ezak eragiten duen bazterketa sozial saihestezin hori, areagotu besterik ez da egiten teknologia berrien inguruko ezjakintasunarekin, eta gure lana, bazterketa hori gaindituko duen programa ezberdinak martxan jartzea izango da; betiere eskola instituzio, hezkuntza zentro eta administrazio publikoarekin elkarlanean, eta IKT-een inguruko ezagutza kritiko bat lantzeko helburuarekin.
Gizarte hezkuntzaren eremua oso zabala da eta esparru ezberdinak barne hartzen ditu, baina esparru horietan guztietan gizarte ekintza eta esku-hartzea ezinbestekoak dira, eta kolektibo ezberdinek bizi duten zapalkuntza eta bazterketa horretatik irteteko edo gutxienez gehiago ez sartzeko, IKT-ekin lan egitea ezinbestekoa dela pentsatzen dut.
Horrela, emakumeen kolektiboa lan munduan barneratzeaz gain, informazio eta komunikazioaren munduan barneratzea, gizonaren atzaparretatik askatu eta errebelatzeko prozesua izan daitekeela uste dut. Izan ere, emakume izateagatik pertsona bezala deuseztatua eta umiliatua sentitzetik, ezagutza, konfiantza eta gaitasun kritiko bat izatera heldu baitaiteke emakume oro,bere askapen prozesuaren subjektu propio izatera iritsi baitaiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario