Blog-ean zehar behin baino gehiagotan aipatu bezala, emakumeok sistema kapitalista patriarkalaren zapalkuntza estrukturala pairatzen dugu. Estrukturala dela diogu, patriarkatuak gure bizitzako eremu guztietan eragiten baitu (ideologia, politika, ekonomia). Patriarkatua kapitalismoaren zutabeetako bat da.
Sistema kapitalista aztertzen badugu, beraz, hiru elementu dira kontuan hartu behar ditugunak: bere izaera patriarkala, lanaren banaketa sexuala eta eremu pribatutik deribatutako ekonomia murgildua.
Emakumeok:
- Langabezia tasa handiagoa pairatzen jarraitzen dugu
- Gizonen aurrean sufritzen dugun soldata ezberdintasuna handitzen doa (urtean 7.200 euro gutxiago)
- Kontratu tenporalak eta partzialak guregan kopuru handiagoan diraute
- Lan baldintza kaskarragoak ditugu
- Askotan kontraturik gabe lan egiten dugu ("economia sumergida"-ekonomia murgildua)
- Munduan dagoen pobreziaren %70a gara. Emakumeok gizon batek baino aukera handiagoak ditu pobrezia larrian erortzeko, 3 aldiz handiagoak
- Pertsona dependenteen eta haurren zainketaren arduradun zuzenak izaten jarraitzen dugu. Honek lanaldi bikoitzak edo hirukoitzak jasatera edota hori egiteko lana utzi behar izatea dakar.
Hasteko, eta orain arte emandako datuen harira, emakumeak krisi honetan duen abiapuntua latzagoa da (soldatak, lan baldintzak...). Enpresa askok emakumeak kanporatzen dituzte lehenago; zerbitzuen sektorean euren kontratuak ez berritzeko arriskuan aurkitzen dira, lanposturik gabe geratu diren gizonak kontratatzeko; gobernuek enpresa eta bankuei ematen dizkiete laguntzak, zerbitzu sozialak eta beste zenbait sektore laguntzarik gabe utziz; krisiak ekonomia murgilduan eragin handia izango du (prostituzioan ere). Honek guztiak,gainera, emakume eta gazte edota emakume, gazte eta etorkinengan are zapalkuntza handiagoa eta ondorio larriagoak ekarriko ditu.
Halaber, ezin dugu ahaztu, krisi egoeratan emakumeen aurkako indarkeria hazi egiten dela, gizonezkoengan euren lanpostua galtzea eragiten duen frustrazio eta zailtasunenegatik.
Horregatik guztiagatik, beharrezkoa ikusten dute aldaketa ekonomiko eta sozial bat, behingoz berdintasun erreal bat lortu eta emakumeenganako zapalkuntza desagertu dadin. Eta aldaketa soziala esaten dut, krisi ekonomikoak eragindako faktore horiek guztiak, aldi berean, gero eta sektore sozial gehiagotan dutelako eragina, gure eskubideen urraketa zuzena eta bizi baldintza duinen berme eza ekartzen dutenak.
Hortaz, krisi ekonomiko eta krisi sozial baten aurrean aurkitzen gara, eta zerbait egin beharrean gaude, borrokatzeko garaia da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario